Kaixo jarraitzaile zibernetiko hori!
Internet seguruaren eguna dugu gaur eta, iaz bezala, geure ekarpena plazaratu nahi dizugu.
Internetera konektatzen diren gailuak eta gailuon erabilera izugarri ugaldu da azken urteotan. Gauzak horrela, gazteek sare sozialak eta Internet erabiltzeko moduak sortzen duen kezka ere asko hazten ari da. Erabilera egokia egiten jakin behar da eta konpetentzia digitalaren atal hori ez da beti behar bezala lantzen. Uste dugu eskolak erantzukizun handia daukala gai honekiko, horregatik geure eskoletan saio espezifikoak antolatzen ditugu hau lantzeko geure ikasleekin. Eta zeu (ikasle zein irakasle), jantzita ahal zaude interneteko segurtasunaren kontuetan? Horrela ez bada, gaur aitzakia perfektua daukazu hasteko!!
Safer Internet Day (SID) INSAFE/INHOPE sareak bultzatzen du Europako Batzordeak lagunduta. Aurtengo leloa hauxe da: "Sortu, konektatu eta partekatu errespetua: Internet hobea izateko, izan zu abiapuntu!" Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bat egin du eta Safer Internet Day Lehiaketaren III. edizioa deitu du, Europar Batasunaren Safer Internet Programaren esparruan. Xedea gazteen artean Interneten erabilera segurua eta arduratsua sustatzea da eta, horretarako, ikus-entzunezkoak sortzea modu seguruan. Jardunaldia Europako Batzordeak sustatzen du eta, jardunaldi horren bidez, adingabeen babesa sustatu nahi da, sareko mehatxuen aurrean.
Jarraian lehiaketaren kartela luzatzen dizugu zehaztasun guztiekin:
Animatuko zara? Ziur asko dakizula Konpetentzia Digilaren segurtasunaren eremuari buruz eta lehiaketan plazaratzeko modu orijinala otuko zaizula. Bestela, ikerketa bat egin dezakezu gai honetaz gehiago jakiteko eta ganorazko lan bat jorratzeko! Baten bat animatzen bada, bidali zeuen bideoak beste post batean parteka ditzagun, mesedez: baloreak@gmail.com
Jarraian, INCIBE-k egun eta ekintza honetan parte hartzen animatzen duen bideoa txertatzen dizugu:
Eta amaitzeko, bitxikeria moduan, hacker bat aritzen ikusiko dugu:
Harrigarria, e? Ziur aurrerantzean e-posta susmagarriak detektatuko dituzula, estekarik ez duzula klikatuko eta pasahitzik ez duzula emango, ezta?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina