2018/02/08

KULTURA-ONDAREA

Kaixo jarraitzaile!

Astea bukatzeko, nola ez, ihauteriez arituko gara. Euskal Herriko antzinako tradizioari loturik, herri txikietan nahiz hirietan ihauteriak ospatzen dira. Herri eta egun desberdinetan egiten diren erromatar garaitik datozkigun jaiak dira.

Euskal Herriko hainbat lekutan, nahiz eta ofizialki ez izan, ondarearen partetzat hartzen dira. Hurrengo bideoak azaltzen digu zein garrantzitsua den kultura-ondarea:





Kulturari esker garena gara eta hurrengo egunetan Euskal Herriko hainbat lekutan ospatuko dena jaia izateaz aparte, kultura eta tradizioa da, mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi geure egunetara iritsi dena. Zorte handikoak gara jai hauek ospatu ahal izateaz, leku askotan gatazkengatik ezin baita.

Bizirik mantendu behar ditugu geure herriko tradizioak, hori dela eta, Euskal Herriko ihauterien  historian sakonduko dugu:

Inauteriak Euskal Herrian neguko janari erreserbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrari lotuta daude. IƱauteri, Inauteri, Aratuzte... izan da deitua Inauteria. Zanpantzar ere esan izan zaio. Inauteri izena "inausi" aditzari loturik bide dago, arbolak inausteko garaiarekin, alegia. Aratuste izenak, berriz, haragia jateari utzi behar zaion garaia du aipagai. Zaratarekin hartza bere kobazulotik aterarazi, udaberriaren seinale moduan, eta zomorroak uxatzearekin lotu izan da, baratze eta soroen emankortasunaren alde. Zein da ona? Guztiak, noski! Tokiaren arabera...

Inauteriek abendutik martxora arte egiten diren festa ugari hartzen dituzte. Hausterre egunean izaten dute amaiera, eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua. Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira (Astelehenean Zubietatik Iturenera eta asteartean alderantziz).





Jarraian Lantzeko ihauterietako pertsonaiak ikusiko dituzu:





Hurrengo irudian agertzen dira beste leku batzuetako pertsonaiarik ezagunenak:



Gehiago jakin nahi izanez gero, web honetan pertsonai ugariren informazioa daukazu.

Hurrengo egunetan egoten zarena egoten zarela, ondo pasa, baina ez ahaztu jai hauek kulturaren parte garrantzitsua direla.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina