Kaixo balorazale:
Gaur, iaz bezala, egun triste baten berri ematera gatoz: haurren minbiziaren kontrako eguna dugu gaur. Heroi eta heroina txiki hauen egunerokotasuna beste umeena baino askoz desberdina da. Ume askok ezin dute bizitza arrunta izan, ez dira etxean bizi, ezin dira eskolara joan, ez daukate parkean jolasteko aukerarik... Oso errealitate gordina daukate eta etengabe borrokatu behar dute gaixotasun madarikatu horren aurka! Zaila benetan haien eguneroko lana, horregatik hemendik, sarrera xume honekin, indarra eta itxaropena luzatu nahi dizkiegu.
Jarraian, duela 5 urte EITBk grabatutako iragarkia Gabonetako maratoia aurkezteko. Harrigarria ume hauen jarrera!
Ume zoriontsu gehiago eta minbizi gutxiago izango duen mundu baten aldeko kanpaina solidario polita egin dute duela hilabete batzuk Donostialdean. R2-D2 saga galaktikoaren droidea, minbiziaren borrokaren kolorez jantzirik Donostiara abiatu zen. R2-KT robota pelikulako pertsonia maitatuenetakoa izan da beti, eta pelikulako produktoreak Albin Johnson bere alabatxoak garun-tumorea zuela jakitean, bere gaixoaldi orduak arintzeko, 2004an, R2-KT robotaren kopia egin zion. 2005.ean, robota alboan zuela, Katie txikia hil zen eta ondoren, sortu zuen 501. Legioa eta fundatzailea egin zen, Albin Johnsonen. Honela, 501. Legioa, “Star Wars”eko nazioarteko elkarteak ekintza solidarioak bultzatzen ditu. Minbizia duten haurren sinbolo bihurtu da. Orduz geroztik, 501. Legioak eta R2-KT robotak, Star Wars komunitatearekin batera, minbiziaren kontrako borrokarako dirulaguntzak lortzeko kolaboratzen du.
Argi daukagu inork ez duela merezi horrelako gaixotasunik pairatzea, baina are gutxiago umeek. Horregatik omenaldi txiki hau egin nahi diegu borrokan ari diren txiki txapeldun horiei guztiei.
Indarra zuekin!
Amaitu nahi dugu abesten, oilo ipurdia jarri digun bideoarekin. Besterik gabe, ikus dezagun:
Amaitu nahi dugu abesten, oilo ipurdia jarri digun bideoarekin. Besterik gabe, ikus dezagun:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina