Kaixo balorezale hori!
Blog honetako sarrera guztiek baloreren bat lantzen dute. Gaurko honetan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatu nahi dugu. Ez da egiten dugun lehenengo sarrera gai honetaz, baina zerbait berezia dakar gaurkoak...
Gizon ospetsu baten atzean beti emakume paregabea dagoela esaten da. Guztiok dakigu Mari Domingi Olentzero ospetsuaren laguntzailea dela, baina emakume askori gertatzen zaion moduan, tamalez, ez zaio eskertzen egindako lan guztia.
Inazio Bereziartua Musika Eskolako ikasleek eta Elgoibarko Izarrako aisialdi taldekoek kantu bat sortu dute bere omenez, eta bideoklipa ere egin dute, Zulueta baserrian Mari Domingirekin berarekin grabatutako irudiekin. Mari Domingiren figura indartu nahi zuten; Mari Domingi Olentzeroren pareko irudi erreferente bihurtu. Izan ere, Olentzero eta Mari Domingiren arteko botere-harremanak azkurea ere eragiten zien sarri, eta harreman hori orekatu premia sentitzen zuten.
Lan bikaina gero!! Entzun arretaz eta gozatu!!
Jarraian, Olentzeroren sexua kolokan uzten duen hainbat datu luzatzen dizkizugu. Antza denez, Euskal Herriko tradizioan ere Olentzeroa emakume edo emakumea Olentzero izan da. Leitzan adibidez, aberastasun handia zegoen irudikapenari dagokionez eta baita suaren erabilerari dagokionez. Gaia sakonki aztertu zuten: JM Barandiaran 1920. urtean Leitzan izan zen eta jaso zuen Leitzan leiho edo balkoian paratzen zela Orantzaroa galtzaz edo gonaz jantzitako panpin baten bidez, hori guzia Orantzaroa irudikatzeko. Horrela jaso zuten eta herrian elkarrizketatutako jende zahar askok eman du horren berri.
Gaur egun Olentzero gizonezko eta ikazkin bezala soilik irudikatzen bada ere, garai bateko Olentzero emakumezko zein gizonezko itxurakoa izan zitekeen eta eginkizun ezberdinetan irudikatzen zuten: txistularia, arrantzalea, artzaina, ehiztaria, jostuna, sorgina edo ezpata-dantzaria. Horixe da adibidez Zumaiako Gomezago-ren kasua. Arrantzale tankeran agertu izan den pertsonaia hori Olentzeroren beste aldaera bat baino ez dela argitu baitzuen Xabier Etxabek.
Izan ere, ez baitago Olentzero irudikatzeko eredu bakarra. Leitzan, Lesakan, Oiartzunen, Donostian edo Zarautzen, izena aldatzen duen bezala (Orantzaro, Olentzero, Orantzago, Gomezago, Onentzaro...) ezaugarri berezi eta berezkoak ere izaten ditu Olentzerok.
Garai bateko argazki eta irudietan ere tankera oso desberdinekin ageri zaigu Olentzero. Adibidez, Donostian 1931an ateratako Olentzeroa ile luze horiarekin ageri zen.
Hona hemen Olentzero "desberdin" horien irudi batzuk:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina