Kaixo jarraitzaile fidel hori!
Duela egun batzuk, gabon kanta desberdin bat topatzeko nahian, hau aurkitu genuen... Abisatu behar dugu ume txikientzat ez dela oso aproposa, Gabonetako magia urratzen duelako eta errealitate gordina plazaratzen duelako. Hori da, hain zuzen ere, hona ekartzeko arrazoia, hausnartarazteko zer bihurtu diren gabonak. Ba al dakigu zer diren Gabonak? Zein da jatorria...? Eta zer ospatzen da? Kontsumismoaren festak dira, negozio hutsa eta inkoherentziaz jositako garaia benetako arima galduz...
Hurrengo abestian Mikel Markezek gogoetara inbitatzen gaitu. Zure hausnarketarako ere bai baliogarria izatea espero dugu.
Horren kontra, bideo polita topatu dugu. Arretaz irakurri, Gabonetako (eta urte osoko) osagaiak aurkitzeko, denbora bilatu (egun hauetan beharbada...) luzatutako mezu sakonez hausnartzeko.
Besterik gabe, gure desiorik onenak:
Gabon Zoriontsuak izan eta 2017 urte ezin hobea izan dadila!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina