Kaixo balorezale hori:
Ikasturtearen hasierarekin bat, hainbat egun berezi ospatzen direla konturatu egingo zara, ezta? Aste honetan, bihar alegia, oso egun tristea ospatzen da. Ospatu behar ez zenetariko bat. Nahiz eta gezurra dirudien, munduan zehar pertsonen salerosketa eta esplotazio sexuala badira oso hedatuta dauden bi gaitz.
Baina, ba al dakizu pertsonen salerosketa zertan datzan? Inoiz entzun duzu fenomeno honi buruz? Zertarako egingo ote da pertsonen salerosketa? Argentinako hiriburuan, Buenos Airesen hain zuzen, hurrengo bideoa egin zuten gaitz hau azaltzeko:
Inoiz gelditu zara une batez gure artean esklabotasuna dagoela pentsatzeko? Bazenekien esplotazio sexualaz aparte, lan mundurako eta organo salmenterako ere pertsonak saltzen zirela? Edo jolasteko erabiltzen duzun baloi hori, Asian, zure adineko haur batek eginikoa izan zitekeela? Ikusi dezakezunez, guztiok gara biktima potentzialak geure burua babesten ez badugu...
Egia esan, oso zaila da arazo honekin bukatzea. Irakur dezagun 2015ean Arartekok honen inguruan idatzitakoa:
"Egun honek gogorarazten du haurren prostituzioaren kontra munduan izan zen lehen legea. Argentinan egin zen, 1913an, eta "Palacios Legea" izenaz ezagutzen da.
Harrezkero bide luzea egin da esklabotasun hori erauzteko borrokan, eta oraindik lan handia dago egiteko erabat desager dadin. Arartekoak bide horretan jarraitzera animatzen du, horixe zor baitiegu haiei eta geure buruari."
Zer deritzozu Arartekoak argitaratutakoari? Gu guztiz ados gaude azken esaldiarekin, zor itzela daukagu ondo bizi garenok hain bizitza gogorra dutenekin eta zer edo zer egin behar dugu arazo hauek buka daitezen. Baina, historian zehar ez al da ezer egin esklabotasunaren kontra? Egia esan, 1926aren irailak 25ean Esklabotasunaren Aurkako Hitzarmena indarrean sartu zen, hainbat herrialdek sinatuta. Hala ere, gaur egun, milioika pertsona esklabuak dira, bereziki emakumezkoak eta neskak, sexu esplotaziorako behartuta.
Europan berrehun urte inguru daramatzagu esklabotasunaren kontrako legeak sortzen baina, Espainian behin betiko abolizioa 1880ko otsailak 17rarte ez zen heldu. Baina... ziur zaude abolizioa benetan heldu egin zela? Ikus dezagun Gazteizen 2014ean egindako bideo bat eta egin ditzagun gure gogoetak...
Zer deritozu gazte hauek egindako performance-ari? Kaletik zebilen jendea sentsibilizatzeko balioko ote zuen? Eta zuri, zer edo zer pentsarazi egin zaitu?
Bukatzeko, gai honi buruzko agrega proiektu bat luzatzen dizugu ikasitako guztia praktikan jartzeko. Ez da jolasa, hausnarketa egiteko aukera baizik.
Gogoratu, balorezale, gauza guztien gainetik, desio guztien gainetik, etekin ekonomiko guztien gainetik, giza eskubideak daude. Ez ezazu onartu zu ere babesten zaituzten eskubideek zapalduta izatea. Eraiki dezagun denon artean justuago den mundu berri bat, oraindik ez da beranduegi eta!
Bukatzeko, gai honi buruzko agrega proiektu bat luzatzen dizugu ikasitako guztia praktikan jartzeko. Ez da jolasa, hausnarketa egiteko aukera baizik.
Gogoratu, balorezale, gauza guztien gainetik, desio guztien gainetik, etekin ekonomiko guztien gainetik, giza eskubideak daude. Ez ezazu onartu zu ere babesten zaituzten eskubideek zapalduta izatea. Eraiki dezagun denon artean justuago den mundu berri bat, oraindik ez da beranduegi eta!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina