Kaixo irakurle hori:
Gaur, irailak 8an, leku gehienetan klaseak hasi diren egunean, UNESCOk ezarritako Alfabetatzearen Nazioarteko eguna da. Hau kasualitatea...
UNICEF-ek dioden bezala, alfabetatzea eta hezkuntza mundu hobeagoa eraikitzeko oinarriak dira. Irakurtzeko eta idazteko gai diren pertsonek aukera handiagoa dute aukeratzeko eta bizitza osoagoa izateko. Pertsona askeagoak dira, langile produktiboagoak eta miseriaren mende geratzeko aukera gutxiago dute, eta, halaber, egoera berrietara errazago egokitzen dira. Munduko herrialde guztietan alfabetatzearen oinarrizko maila finkatzearen arabera lortzen dira garapen ekonomikoa, aurrerakuntza soziala eta gizakien askatasuna.
Alfabetizazioak eginkizun garrantzitsua du pertsona ororen bizitzan. Irakurtzeko gaitasuna egungo gizartean funtzionatu ahal izateko oinarrizko gaitasun bilakatu da. Zalantza barik, ikaskuntzaren kultura zabaltzen duen mundu-mailako kanpainan funtsezkoa da irakurketa. Baina aurtego leloa erronka berri bati zuzenduta dago, azken urteotan eskola askotan martxan jarri den proiektu garrantzitsu bati: alfabetatzea aro digitalean. Beste pausu bat ematea da, urrunago joatea eta egungo gizartean mundu digital berri horren beharrei erantzun egokia emateko bidea.
Argi dago erronka itzela dela. Askorentzat mundu ezezaguna da eta beldur dira. Beste batzuk aukera berria ikusten dugu mundu digitalean. Zorte handikoak gara, digitalizazioaren munduan sartzeko aukera baitakagu, beste askok ez daukatena... Aldaketak ekarriko ditu, noski, eta geure erosotasunean eragina izango du, baina hoberako izango da.
Ez izan beldurrik, murgil gaitezen dimentsio berri honetan eta gozatu aukera berriez!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina