Kaixo balorezale hori!
Sarreraren izenburua irakurrita eta ondorengo bideoan ikusiko duzuna kontuan izanik, gaurko sarrera hau zertan datzan hipotesiak bota. Ziur barregura eragingo dizula baina ez ahaztu lotura bilatu behar duzula!
Ziur bonbila piztu zaizula eta asmatu egin duzula aurreiritzien inguruan dela gaurko sarrera. Pasa den asteko arrazakeria eta xenofobiaren kontrako nazioareteko egunarekin ere lotura handia dauka.
Zergatik jarri etiketa bat geure azalaren kolore berdina ez dutenei? Azken finean, ez al dira gizakiak, guztiok bezala? Zerbait irabazten da? Gure ustez, hori egitean mundu guztiak galdu egiten du. Hala eta guztiz, tamalez, gaur egun oraindik ere, aurreiritziz beterik gaude eta etiketa gehiegi jartzen ditugu.
Baina itxaropena ez dugu galduko eta iritsiko da momentua etiketak desagertzen direnean... Hori da gure helburua hemen argitaratzen dugun guztiarekin: arazo sozialez kontzientzia hartzea txikitatik ahal den neurrian adinaren arabera.

Ziur gaude aurpegiren bat agertu dela espero ez zenuen lekuan, baina... zergatik espero dugu? Zergatik epaitu informaziorik izan baino lehen? Horietatik, pentsa ezazu zein izan den gehien harritu zaituena. Zergatik ote? Ez al dugu esan guztiok pertsonak garela? Ikusmira zabaldu eta epaitu gabe begiratu beharko genuke mundu hobea izateko.
Amaitzeko Gatibu taldearen azken diskaren lehenengo abestia luzatzen dizugu. Oso aproposa da eta guztiz bat dator gaurko sarrera honetan landu dugunarekin. Entzun arretaz letra eta gozatu!
Ba hori, ez naizu epaitu nire itxuragaitik...

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina