Kaixo irakurle internauta!
Gaur ere Internet nazioarteko eguna da. Internet Eguna 2005eko urriaren 25ean ospatu zen aurrenekoz, Internet Erabiltzaileen Elkarteak bultzaturik. Urte hartako azaroan, Informazio Gizartearen Gailurreko parte hartzaileek, maiatzaren 17a Informazio Gizartearen Nazioarteko Eguna izendatzeko eskatu zioten Nazio Batuen Erakundeari (NBE). Ondorioz, 2006az geroztik Internet Eguna (Espainiakoa) data horretan ospatzen da.
Ez dirudi Internet Egunak herrialde guztietan arrakasta duenik baina, tira, Internetek eskaintzen dituen abantailez eta planteatzen dituen erronkez hausnartzeko balio du... Gure ustez, ospatzekoa da, tresna potente, lagungarri eta baliogarria baita. Berari esker sarrera hau ikus dezakegu, adibidez. Baina kontuz ikasi behar dugu erabiltzen, emandako aholkuak kontuan izanik.
Hona hemen denbora-lerro batean Internetek izan duen eboluzioaren bideoa:
Ikusten duzunez, Historian bezala, urratsak gero eta handiagoak dira eta gero eta azkarragoak!
Jarraian, Interneten aritzeko netiketa aurkeztu nahi dizugu. Zer esan nahi du hitz horrek? San Inazioko Intxixu ikastolako LH5eko ikasleek primeran azalduko dizute Stop Motion teknikaz egindako bideoan!
Ezagutzen zenituen arau hauek guztiak? Errespetatzen dituzu? Hemendik aurrera Internet munduan zelan ibili badakizu, ez daukazu aitzakiarik behar bezala jokatzeko!
Sarrera hau tresna potente honen inguruan zerbait ikasteko balio izana espero dugu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina