Kaixo balorazale:
Oporrak baino lehen, pertsonen arteko harremanak eta haiengandik suertatzen diren gatazkei buruzko sarrera eskaino genizun. Sakondu nahi dugu gaian, gure ustez oso garrantzitsua baita besteekin ondo harremanatzea eta gure irakaslearen paperaren barruan, pertsonak izaten irakastea da.
Lehen aipatu dugun sarreran ikutzen genuen puntu bat zen guztiok ezberdinak garela eta "egia" geure ikuspuntutik baino ez dugula ikusten. Esfortzua egin behar dugu beste ikuspuntu batetik ikusi ahal izateko... Gogoratzen zara ez bagara mugitzen inoiz ez garela gai izango 9 bat 6 moduan ikusteko? Argi dago geure bizipenek baldintzatzen gaituztela baina elkarbizitza bermatzeko saiatu behar dugu bizitza besteen zapatetatik ikusten.
Hurrengo bideoan ikusiko dugu zelan konpontzen diren Gaua eta Eguna, oso desberdinak izan arren...:
Hurrengo bideoan ikusiko dugu zelan konpontzen diren Gaua eta Eguna, oso desberdinak izan arren...:
Aurrera joko dugu beste bideo batekin. Hau egoera erreala da, nerabeekin egindako esperimentu soziala hain zuzen ere. Ikusiko dugu zelako garrantzia duten ahozkatzen ditugun hitzek...
Ziur gaude gogoeta handia ez dugula bideratu behar, ondorioak zuk zeuk atera dituzula eta hemendik aurrera gehiago zainduko duzula zelan komunikatzen zaren eta nolako berbak eta mezuak luzatzen dizkiezun zeure ingurugoei. Edo horrela izatea espero dugu behintzat!
Asteburu ona izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina