Kaixo balorazale:
Oporretan egon arren, tarte bat atera dugu autismoaren egun honetan. Iaz jada egunaren berri eman genizun eta horrekin batera hainbat datu. Aurten Gipuzkoako Marea Urdina izeneko talde baten egitasmoa ekartzen dizugu.
Gizartearen %5-ak ezgaitasunen bat du eta konkretuki %1-ak AUTISMOA du. Gizarteak pertsona hauen berri izan eta berauen gizarteratzean parte hartu dezan Marea Urdina antolatu da. Haien helburua gizartea autismoa duen pertsonen inguruan sensibilizatzea da, ez du inolako diru bilketa helbururik. Gipuzkoako kosta igeritan egingo dute bi etapetan eta erreleboka uztailaren 7an eta 8an, igerilari ezberdinak parte hartuz. Marea, ibilbidea igeritan izango da eta jendetza biltzeko asmoa dute. Urdina, autismoaren kolorea URDINA delako.
Jarraian grabatutako abestia luzatzen dizugu:

Amaitzeko, bideo labur bat partekatu nahi dizugu. Bertan oso ondo azaltzen da zelan sentitzen den ume autista bat eta bere erreakzioak estimuloz jositako mundu batean:
Errealidade hau apur bat hobeto ezagutzea eta ulertzea espero dugu.
Pazko astelehen ona izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina