Hemen gaude berriro ere!
Ez dakigu bat zatozen gurekin, baina gure ustez ume txikien ipuinek irakaspen handiak izan ditzakete hain umeak ez garenontzat ere bai. Hurrengoan, umeen hizkeran azaltzen da mundu guztiaren ahotan dagoen egungo gaia. Adi arazoari eta proposatutako konponbideari.
Ziur gaude identifikatu duzula arazo barik zein den gaia: berdinen arteko tratu txarrak, edo, beste era batera esanda, bullying-a. Hasieran aipatu dugun bezala, modan dagoen berba da eta, tamalez, honekin lotutako albisteak entzuten dira.
Azter dezagun ikusitako ipuina: izatez, "Sentipuina" da, sentimenduekin lotutako ipuina, hain zuzen ere. Identifika ditzakezu zein sentimendu agertzen dira? Onak ala txarrak dira? Txarrak diren sentimenduak saihesteko modurik bururatzen al zaizu?
Istorioari begira, galdera sorta datorkigu burura: inoiz ikusi duzu zure eskolan Samuelek bezala jokatzen duen ikaskiderik? Zer deritzozu bere portaerari? Bakarrik al dago Samuel ipuinaren hasieran? Zergatik egongo dira bere alde klasekideak Alan jipoitzen duenean? Alanen jokaera, maisuari gezurra esatea alegia, bere buruari laguntzen ote dio? Zer erabaki hartu du Alanek Nalarekin hitz egin ondoren? Zer egingo zenuke zuk bere zapatetan egongo bazina?
Zer deritzozu ausarten kluba osatzeari? Horrela bada, zure ustez, zeintzuk dira klubean egoteko baldintzak? Proposamen bat luzatu nahi dizugu: ausartzen zara bullying-ari planto egiteari sormena erabiliz? Antolatu talde batekin eta prestatu abesti bat, marrazki bat, edo dena delakoa, ikastolan holako portaerak ez direla ongi etorriak adierazteko.
Zer deritzozu ausarten kluba osatzeari? Horrela bada, zure ustez, zeintzuk dira klubean egoteko baldintzak? Proposamen bat luzatu nahi dizugu: ausartzen zara bullying-ari planto egiteari sormena erabiliz? Antolatu talde batekin eta prestatu abesti bat, marrazki bat, edo dena delakoa, ikastolan holako portaerak ez direla ongi etorriak adierazteko.
Aurrera joan baino lehen, une batez geldituko gara gogora ekartzeko ilegorriaren kasua, gogoratzen duzu? Suedian grabatutako iragarkia da. Jarraian ikusiko ditugunak, horrelako egoerak salatzeko asmoarekin daude eginda ere bai eta, beharbada, irudikatzen diren egoerak, hurbilak izango dira zuretzat. Grabazio motzak baina oso esanguratsuak dira. Ikusi bitartean, ondoriak atera:
Ikusten duzunez, bullying-a pairatzeko jipoiak ez dira beharrezkoak. Badira mina egiteko modu gehiago: hitz itsusiak esatea edota pertsonak gutxiestea eta baztertzea oso mingarria izan daiteke. Beraz, hitz egin baino lehen pentsatu zertarako esaten dituzun ahozkatzen dituzun hitzak eta nolako portaera, trataera eta jokaera dauzkazun besteekiko. Horrelako egoera somatzen baduzu beste batengan, jo ezazu nagusi batengana eta salatu. Kendu burutik "txibato" izatea dela, ezta pentsatu ere! Tratu txarreko egoera salatzea ez da koldarra izatea, guztiz kontrakoa baizik.
Beste bideo bat partekatu nahi dugu zurekin, azken egunotan hainbat sare sozialetik jaso duguna, El Langui-k eginikoa. Egia esan, Mediaset-en iragarkia da, baina abestia Los 40-n ere ikusi eta entzun dugu. Fenomeno birala bihurtzear omen dago. Segur aski ezagutzen duzu dagoeneko, baina guk ekarri dizugu mezu potente baino potenteagoa baitauka eta gaurko gaiari primeran doakiolako. Entzun arretaz!!!
Zer deritzozu letrari? Inoiz lagundu duzu horrelako egoera batean zegoen kide bat? Zergatik? Zer egin zenuen laguntzeko? Aurrerantzean horrelako zerbait somatzen baduzu, ausartuko zara ausarta izaten?
Bukatzeko, salatzearen kontua oraindik argi ez baduzu, beharbada hurrengo bideoak lagunduko dizu argiago ikusten. #stopbullying, BBKren kanpaina berria eskola-jazarpenaren aurka da, eta egia borobila esaten du:
“Zure isiltasuna, bere indarra” leloarekin, kanpainaren ardatza taldekideen konplizitate aktibo edo pasiboaren garrantzia da, jazarritako pertsonarentzako laguntzari dagokionez. Kanpainarako sortu den rap musika izen bako poema ospetsu batean oinarritzen da, “Etorri ziren” delakoan, eta hartzailea jazarritako pertsonaren lekuan jartzea lortu nahi du. Lortu du zurekin?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina