Kaixo lagun:
Jai eguna izan behar arren, lanean gaude baina denbora ateratzeak post hau idazteko merezi du. Ez "autozoriontzeko", baizik eta eskerrak emateko geure bizitzan izan ditugun maisu eta andereƱo berezi horiei, lagundu, animatu, maite... gaituztenak, ikasi dugunengandik, miresten ditugunak, geure bihotzean leku berezia dutenak. Aintzinakoak zein gaurkoak, guk geuk ere geure lankideengandik asko ikasten dugulako...
Ziur gaude askotan pentsatuko duzula zu izorratzeko gaudela hemen. Edo bakarrik matematika, hizkuntza, gizarte, natura... irakasteko. Ba... oker baino okerrago zaude!! Beste gauza garrantzitsu asko ere egiten ditugu egunero zurekin. Ea bideo hauek laguntzen zaituzten asmatzen zer...
Argiago ikusten duzu orain? Ziur baietz...
Zorionak eta eskerrik asko maisu-maistra guztiei!!
Zorionak eta eskerrik asko maisu-maistra guztiei!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina