Kaixo balorezale!
Berriro gatoz egun berezi baten berri ematera, beno, kasu honetan aste oso bat daukagu ikertzeko, bai horixe!
Izenburuak dioen moduan, Zientzia eta Bakearen nazioarteko astea ospatzen da. Aurten 31 urte betetzen dituen ekintza da eta horrelako izenarekin gure blogean agertu behar zen, nola ez! Baina ez gara azalean geratuko, aztertuko dugu zergatik eduki behar duen tokia bertan.
1986an, Nazioarteko Bakearen Urtea zelarik, jardueraz eta ospakizunez beteriko aste berezi bat antolatu zen Gobernuz Kanpoko ekintza moduan. Hain arrakastatsua izan zenez ONUk 1988aren abenduan horrela izendatu zuen, eta urtero azaroaren 11ren astean ospatu beharko zela ezarri zuen ere bai.
Aste honen helburua bikoitza da. Alde batetik garapen zientifiko eta teknologikoaren eta bakea eta segurtasunaren mantenuaren harremana estutzea da; eta bestetik, mundu osoko zientifikoen arteko elkarlanari bultzakada ematea.
Eta zergatik aste honetan? Azaroak 10ean Bakerako eta Garapenerako Zientziaren Nazioarteko Eguna delako.
Gizakiak, ingurumena ulertzeko eta hortik ateratako ezagutzak bere onerako erabiltzeko asmatu zen tresna zientzia da. Aurrerapen, erronka ekonomiko, sozial eta medioanbientalei erantzuna ematen laguntzen gaituzte, etorkizunera begira sostengu iraunkorra lor dezagun eta, horren ondorioz, Bakearen garapena.
Zientzia ezagutzaren giltza izanda, gizakiak beraien aukera profesionalak, pertsonalak eta politikoak hartzen laguntzen ditu, eta baita herritarrak ikerketaren mundura erakartzen ere. Horregatik, urtero, egun berezi honetan, helburu nagusitzat biztanleria aurrerapen zientifikoen jakinaren gainean egotea hartzen da. Horrela gizarte sostenugarriagoak sortu egiten dira eta, horrek, gure planetaren hauskortasunaren kontzientzia hartzen laguntzen digu. UNESCO da zientzia gizartearengana hurbiltzeko sortutako agentzia.
Aurtengo leloa "Munduko elkar ulertzerako zientzia" da eta bere helburua bakea eta sostengu jasangarria mantentzea da, denon arteko komunikazio eta ezagutzaren partekatzea hobetuz.
Mundua hobeto ulertzeko, EHUk aste honetan Zientzia Astea ospatzen du, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XVII. edizioarekin. Bai Bilbon, bai Donostian, baita Gasteizen ere, hainbat ekintza daude antolatuta igandera arte. Begiratu hurrengo bideoa eta, zeure eskolarekin ez bazara joan, animatu hurbiltzen esperientzia izugarriak ikustera! Merezi du eta! Hurrengo bideoak esperientzia zientifiko batzuk biltzen ditu:
Askotan, blog honetan, berdintasuna aldirrakatu dugu eta gaur berriro egingo dugu. Alor askotan desberdintasunak egoten dira emakume eta gizonekoen artean, baita zientzian ere. Hurrengo bideoaren protagonistek oso ondo azaltzen dute. Erne egon!
Eredu apartak zientzialari hauenak!
Jarraian, beste bat. Iaz, Zientziaren eta Bakearen nazioarteko astea zela aitzakia hartuta, Onetsine Arrizabalaga elkarrizketatu zuten Karkara orainkarirako. Alemanian bizi den zientzialari oriotarra da eta garunaren garapen goiztiarrean dabil lanean. Bideoan aipatu den moduan, Onetsine laborategian aritzen diren horietakoa da. Hona hemen elkarrizketa.
Ziur gaude horrelako ereduekin zientzia arloan errezagoa izango dela bakea lortzea! Espero dugu zuetakoren bat, neska zein mutila, mundua hobetzeko zientzialari bihur zaitezten etorkizunean!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina