Kaixo irakurle hori!
Askotan ikasi dugu izaki bizidunok hiru bizi funtzioak betetzen ditugula: nutrizioa, ugalketa eta harremana. Horregatik, naturan, animalia gehienak taldeetan bizi dira. Gizakiok ere taldean bizi, hazi eta hezten gara. Gizakiaren talde orokorrari gizartea esaten diogu.
Hasteko, galdera bat luzatu nahi dizugu:
Zure ustez, taldean bizitzeak lagundu ala kalte egiten digu? Zergatik?
Ikus dezagun lehenengo bideoa ea galdera honen erantzuna topatzen dugun...
Zer gertatu da hiru egoeretan? Zein zen animaliek zeukaten erronka? Nola lortzen dute erronkari aurre egitea?
Goazen orain beste eredu bat aztertzera. Ikusiko dugun bideoa ikastolako bateko ikasle batzuek egindakoa da. Seguruaski zuetariko baten batek ezagutuko du, ba... askoz hobeto! Gozatu istorioaz!
Kasu honetan, ezberdinak diren animalia talde baten istorioa daukagu. Konturatzen bazara, nahiz eta ezberdinak izan, helburu bakarra dute. Zein da? Eta, posiblea al da? Badakigu ipuina dela, baina azkenean, istorioaren animaliek, beraien erronkari aurre egitea lortzen dute. Nola? Zein da hori lortzeko gakoa?
Baten batek pentsa dezake ume txikientzako ipuina baino ez dela, eta gero egunerokotasunean gauzak beste era batean gertatzen direla. Baina, hausnarketa sakona eginez gero, denok konturatuko gara nola gure lorpen guztietarako norbaiten laguntza izan dugun beti. Bizitzan oso gauza gutxi lortzen da bakarka eta askoz ere gehiago lagunduta. Hori guztia kontuan izanda, ondorioztatu ahal dugu ingurukoen laguntza funtsezkoa dela lorpenak eskuratzeko. Beraz, ekin gogor talde lanari eta elkarri laguntzeari!
Marrazki bizidunetako film bateko adibide zoragarria partekatzen dizuegu hurrengo bideoarekin.
Eta amaitzeko, naturak emandako eredu aparta, hitzik gabe utzi gaituena. Ikusi, hausnartu eta ondorioak atera!!
Marrazki bizidunetako film bateko adibide zoragarria partekatzen dizuegu hurrengo bideoarekin.
Eta amaitzeko, naturak emandako eredu aparta, hitzik gabe utzi gaituena. Ikusi, hausnartu eta ondorioak atera!!
Hurrengora arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina