Kaixo lagun!
Dakizunez, arnasa hartzea funtzezkoa da bizi izateko, izaki bizidun guztiok egiten dugu inkonszienteki etengabe. Natura edo biologiaren gaia da, baina ez gara ildo horretatik joango, ez dugu bizi-funtziotzat hartuko oraingoan, ez.
Arnasketa mota desberdinak daude. Ezagutzen al duzu arnasketa motarik? Ba al dakizu zertarako erabil dezakegun arnasketa arnasa hartzeaz aparte? Hurrengo bideoan ikusiko duguna funtzezkoa dela uste dugu, ikus dezagun ea galdera hauen erantzunak aurkitzen dituzun...
Argi dago orain, bideoa ikusi ostean, erlaxatzeko funtzezko baliabidea dela. Nahiz eta argiago izan lehen planteaturiko galderak, beste batzuk datozkigu burura:
- Inoiz sentitu zara ume horiek deskribatzen duten moduan?
- Umeen arazoa al da edo uste duzu nagusioi ere gertatzen zaigula berdina?
- Bakarrik balio dute aholku hauek haserre gaudenerako?
- Bururatzen al zaizu noiz gehiago hartu behar dugun arnasa lasaitzeko?
Eta zuk, zer egiten duzu? Arnasa hartzen duzu zeure emozioak kontrolatzeko? Elkarbanatu nahi duzu gurekin zure trikimailua?
Aurreko guztia hausnartu ondoren, ondorioztatu ahal dugu egoera batetiko daukagun pentsamendu edo iritzia aldatzen badugu, gure emozioak ere aldatuko direla eta beraz, martxan jartzen ditugun ekintzak eta emaitzak ere bai. Edota egoera batean gure emozioak aldatzea lortzen badugu, gure pentsamenduengan eragingo dugu baita egoera horretan, gure ekintzak ere aldatuko dira eta emaitzak ere bai.
Beraz, merezi du denbora hartzea, sakon hartzea arnasa egoera latzetan emozioak kontrolatzeko... Horretarako teknika erreza plazaratzen dizugu: 4-7-8. Hiru urrats ditu teknika honek:
- Ahoa itxi eta hartu arnasa sudurretik lau segundotan.
- Mantendu airea zazpi segundo barruan.
- Bota aire guztia pixkanaka zortzi segundotan.
Ziur besteren bat jakingo duzula, baina orain praktikatzeko aitzakiarik ez duzu izango!!
Bilatu leku lasaia, eroso jarri, itxi begiak, arnasa hartu eta hasi zenbatzen:
Bat, bi, hiru, lau....
Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi...
Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi...
Laster arte!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina