Kaixo balorazale!
Pasa den urtean eman genizun egun honen berri. Eta adibide anitz jarri genizkizun argi gera zedin Down Sindromedunak PERTSONAK direla.
Ba al dakizu zer den Down Sindromea? Definizioz, Down sindromea alterazio genetiko bat da, normalean 21. kromosoma bikotean ematen dena. Bikote horretan bi kromosoma izan beharrean, hiru kromosoma izaten dizutezte sindrome hau pairatzen duten pertsonek.
Hurrengo irudian oso argi ikusten da alterazio hori:
Zerikusia izango du martxoak (3) 21ean izatea egun honek (21. kromosoma bikotean 3 izatea 2 izan beharrean)? Edo kasualitatea ote da...? Jarrai gaitezen ea hemendik erantzuna aurkitzen duzun, bestela iker ezazu!
Jarraitu baino lehen, argi utzi nahi dugu ez dela gaixotasuna. Ezaugarri zehatzak dituzte, besteak beste:
- Garapen motrizean arazoak
- Koordinazioan eta mugimenduetan zailtasunak
- Atentzioa mantentzerako orduan zailtasunak
- Entzumen urritasuna zenbait kasutan
- Hizkuntzaren garapenean atzerapena
- Memorizaziorako zailtasunak
- Prozesu kognitiboak gauzatzeko zailtasunak
- Irudiak, soinuak baino hobeto prozesatzeko gaitsuna
Beharbada beste batzuei baino gehiago kostatu ahal zaie gauzak egitea, baina autentikoak dira, aurtengo sentsibilizazio kanpainak adierazten duen moduan. Haiek inork baino hobeto azaltzen dute nolakoak diren eta nola sentitzen diren hurrengo bideoan:
Oso egokia bideoari eta kanpainari eman dioten izenburua: autentikoak. Horrelakoak baitira. Baten bat ezagutzen baduzu ziur gaude ados egongo zarela; eta ez baduzu oraindik zorte hori izan, daukazunean honetaz guztiaz gogoratuko zarelakoan gaude.
Beste bide batetik baina honekin loturik, #DiferenteComoTu izeneko kanpainia heldu zaigu (eskerrik asko Leire!), eta luzatzen dizugu zeure zentruan martxan jar dezazun edo zeure etxean familiakoei proposa diezaiezun.
Ikusten duzunez ez da bat ere zaila, animatu zaitez martxoak 21ean galtzerdi desberdinak janzten eta bete ditzagun sare sozialak argazkiz PERTSONA hauen inklusioagatik!!
Amaitzeko, jarraian txertatzen dizugu EITBko #UrHanditan programak azaroan Down Sindromeari buruz eskainitako saioa. Denbora behar da, baina merezi du ikusteak hobeto ezagutzeko PERTSONA hauek:
Zenbat ikas dezakegun haiengandik... Autentikoak dira, eskerrik asko existitzeagatik!